Poesia kaiera
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
Angel Gonzalez
1925-2008
 
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
aurkibidea
 

 

Hildakoen aurkako irain-idatzia

 

Hildakoak berekoiak dira:

besteri negar eragin, eta ez zaie axola;

geldi-geldi geratzen dira lekurik desegokienetan;

ez dute ibili nahi, lepoan

eraman behar dira hilobira,

haurrak balira bezala, zeinen astunak.

Sekula baino zurrunago, haien aurpegiek

zerbaiten errua egozten digute, edo abisu egiten;

kontzientzia txarra dira, etsenplu txarra,

gure bizitzako txarrena haiek dira beti, beti.

Hildakoek duten gauzarik txarrena,

haiek hiltzeko modurik ez dagoela.

Horrexegatik da kalkulaezina

haien jardun suntsitzaile etengabea.

Sorgortuak, urrunak, tematiak, hotzak,

beren lotsagabekeria eta isiltasunarekin,

ez dira ohartzen zertzuk desegiten dituzten.