Poesia kaiera
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
Angel Gonzalez
1925-2008
 
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
aurkibidea
 

 

Velazquez-en Kristoa

 

Banderillero nakarra.

Loaren xerloek estaltzen dizute eskuineko begia.

Lo geratu zinen besoak gora,

eta Jainkoaren adar-ukaldi batek zeharkatu dizu bularra.

 

Pintzel errukitsu batek garbitu zizun

argi kotoi arinez haragi zauritua,

eta berriz ausartzen da biziaren itxura

zure larruazalean azaltzera.

 

Ez zenuen heriotza saihestu. Ezin izan zenuen.

Adarrak eta pintzelak, elkar harturik,

egiaztaturik utzi zuten zure porrota.

 

Abentura zentzugabe, eder eta tristea izan zen;

zaleak oraindik ere jartzen ditu dardarka:

hura adarkada, Jainko maitea, hura adarkada!