Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Larunbatetan,
prostitutak goizean goiz jaikitzen dira,
prest egoteko
Elena ordu biak eta bostean esnatu zen;
kontraleihoak poliki zabaldu,
eta neguko eguzkiak begi
gorrituak zauritu zizkion. Kopeta
kristalean bermaturik,
kalera begiratu zuen: haurrak bufandarekin,
txakurrak. Hiru apaiz
paseoan.
Une horrexetan,
Dora galtzetak
janzten hasi zen.
Galtzariek seinalea uzten zioten
hotzak zurtutako izterretan.
Irratia piztean —“Aida:
garaipen martxa”—,
hitz batzuk gogoratu
—“Dora, Doratxo, maite zaitut”—,
eta atzo goizaldean —hau da, gaur—
alde egindako
gizon haren begitartea
berreraikitzen saiatzen zen aldi berean,
eta oharkabean txanpon bat irakurtzen zuen:
“Hogeita bost pezeta” “…Jainkoaren
amoreagatik”
(Eta oheagatik).
Hirurak eta hamarrean Conchitak
masailetako zimurrak
lisatzen zituen
ispilu aurrean. Aharrausi egin zuen. Axolagabe
begiratzen zuen bere begitartea.
Hiru ile urdin aurkitu zituen
bere adats horiaren
sustrai ilunetan. Gero, krema arrosazko
kutxa bat ireki, eta haren barrukoa
igurtzi zuen sudurraren inguruan. Aharrausi egin,
eta keinu
zehatzezin hura baliatu zuen
txantxarrak jotako hagin baten
egoera egiaztatzeko,
han, bere ahutz lehor,
kaltegabe, uher, gibel-gaixo samarren hondoan.
Bestalde,
hiria ere
prestatzen ari zen.
Hamalauak eta hogeita hemeretziko trenak
kaleetako erritmoa aldarazi zuen. Begirada
zalantzakorrek, begi
nahasiek, galdera zehaztugabeak
egiten zituzten, ahoak egiten
ausartzen ez ziren galderak.
Kafetegietan, gizonak sartu-
irtenean, itxaropen halako batek
bultzaturik.
Goiz omen zen oraindik. Baina
lauretan, Dora galtzetak
kentzen hasi zen —galtzariek
seinalea uzten zioten
izterretan—.
Geldo, hotsandiko, elizako
dorreetatik hegaldatzen ziren
usoak eta kanpaiak.
Gona
jaisten zuen bitartean,
Conchitak bere gorputza ikusi zuen
—eta beste itzal lauso bat—
bere logelako ispiluan
mugitzen. Kale-enparantzetan
abenduko arratsaldea zurbiltzen ari. Elenak
kontraleihoak itxi zituen poliki.