Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Animalientzako alegiak. Sarrera
Mende askoan,
ohikoa izan zen
gizakiari animalien istorioen bitartez irakastea:
ahots askojakineko, hotsandiko manera
edo amarru maltzurrekiko animaliak,
gaiztakerian eta diru-gosean egoskorrak,
edo hizpide hartzen zuten izakia bezain ergelak.
Gizateriak bere bertute eta jakituriaren
zati bat zor die
asto eta lehoi, arratoi, bele,
azeri, hartz, txitxar eta beste zomorro batzuei,
eredu eta erakutsi gisa balio izan baitzieten,
akuilu gisa ere bai, eta besteren,
animalien buruetan zentzagarri,
bai greziar irudimentsu eta sotilari,
bai erromatar zorrotzari, bai europar
mokofinari,
mendebaldeko gizakiari, urrutira jo gabe.
Gaur nahi dut —eta barka hantustekeria—
adimengabeen sailarengandik jasotako
horrenbeste ondasun berdindu,
giza portaeraren zantzu adierazgarriren bat,
zertzeladaren bat deskribatuz,
beharbada hezigarri gerta baitaiteke
hegazti eta arrainentzat,
zelenteratu eta ugaztunentzat,
egokia hala ameba
soilenarentzat
nola edozein espezie ornodunentzat.
Gure gizartea helduarora iritsi da jada,
jada gizakiak atzean utzi du nerabezaroa
eta, bere zahartzaro mendebaldarrean,
ondo balio diezaioke etsenplu gisa txakurrari,
txakurra izan dadin
txakurrago,
eta azeria traidoreago,
eta lehoia basatiago eta odolzaleago,
eta astoa, astoa omen den bezalakoa,
eta idia uzkurrago eta ez hain zezen.
Piztia gisa hobetu nahi duen
edozein piztiari
—izan helburu
gerrazale edo bakezaleekin,
izan finantza edo teologia asmoekin,
edo, besterik gabe, musutruk—
aholku hau emango diot etengabe:
homo sapiens-ari begiratu, eta ikasteko.