Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Heriotza ahanzturan
Nik badakit banaizela
zuk imajinatzen nauzulako.
Luzea naiz zuk luzea naizela
uste duzulako; eta garbia, begi onez
begiratzen didazulako,
begirada garbiz.
Zure adimenak adimentsu
egiten nau, eta, zure samurtasun
xaloan, ni ere xaloa naiz,
eta onbera.
Baina, ahazten banauzu,
hil egingo naiz, guztien
oharkabean. Bizirik ikusiko dute
nire haragia, baina beste gizon bat izango da
—iluna, traketsa, gaiztoa— haren barruan…