Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Hala dirudi
Literatur kritikariek errealista naizela leporatzen didate;
nire senideek, ordea, kontrako akatsa
aurpegiratzen:
haien ustez ez daukat
errealitatearen zentzu txikienik ere.
Zalantzarik gabe,
ikuskizun zorigaiztokoa natzaie:
testu aztertzaileak, probintzietako senideak,
guztiak desengainatu ditut, itxura denez:
zer egingo zaio, bada!
Kasu batzuk aipatuko ditut:
izeba elizkoi batzuk, eutsi ezinik,
negarrez hasten dira niri begiratzean.
Askoz lotsatiagoak, beste batzuek
arroz esnea egiten didate,
haurra nintzenean bezala,
eta, damuturik, irribarre egiten dute, eta esaten:
zeinen luzea zaren,
aitak ikusiko bazintu…
eta etenda geratzen dira, zer besterik esan ez dakitela.
Hala ere, ondotxo dakit
haien keinu anbiguoek
erruki zintzo erremediorik gabea
ezkutatzen dutela:
errukia haien begiradan ageri da dizdizka,
eta haien untxi hortzorde gupidatsuetan.
Eta ez dira bakarrak.
Gauez,
Clotilde izeba zaharra hilobitik itzultzen da:
bere esku ihartuak nire aurpegi aurrean astindu,
eta doinu ohartarazlean errepikatzen dit:
Edertasunak ez dizu jaten emango! Zer uste duzu dela bizitza?
Ama zenak,
aldiz, bere ahots mehe tristeaz,
nire bizitzaren amaiera negargarria iragartzen du:
eroetxeak, zahar etxeak, burusoiltasuna, blenorragia.
Nik ez dakit zer esan ahal diedan,
eta isiltasunera itzultzen dira.
Orduan bezala.
Haurra nintzenean bezalaxe.
Badirudi
ez dela heriotza gure gainetik pasa.