Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Hala ez zen sekula berriro izan
Txirikorda zeramanez,
txirikordatxo deitzen genion ostegun arratsaldeetan.
Haren gainean igotzera jolasten ginen, eta eramaten gintuen
sekula itzuliko ez ginen lurralde bitxi batera.
Utzi ezinezkoak baitira ia
haren ile zikinaren lur-usain hura,
haren belaun latzak, artean
azken erorikoaren hauts eta odolez,
eta, batez ere,
haren garondo nakar-kolorea, non gelditzen baitziren
argi tanta batzuk, jada argirik ez zegoela.
Han utzi ninduen udako egun batez
eta ez zen sekula berriz itzuli
nire pentsamendu logabea biltzera,
eta ordutik hona noraezean dabil haren besoetan,
bere ibilbidea zuzentzen, temati eta kontraesankor,
galdu den zuhaitzeko abarretik
irteten ez dakien inurria bezala.