Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Hiria
Gauzak dirdaika. Teilatuak haziz
zuhaitz adaburuen gainean.
Hausteko puntuan, tenkaturik,
kale elastikoak.
Hor zaude zu, kable metalikoen
gurutzune horren azpian:
eguzkia zure irudiaren argi-koroa
osagarri baten gisa mamitzen den lekuan.
Enara bizkorrak mehatxuka
etxe-aurre ikaragaitzei. Kristalak
mezu argitsu isilpekoak
igortzen.
Oro da keinu labur,
ohiko begietarako ikusezin.
Eta, bat-batean, ez zaude. Agur, maite, agur.
Dagoeneko joan zara.
Zugandik ez da deus geratzen. Hiria biraka:
guztia desegiten duen errota.