Poesia kaiera
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
Angel Gonzalez
1925-2008
 
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
aurkibidea
 

 

Baliteke

 

Gaur osteguna dela esaten didate.

 

Ziurtasun txiki hori

ez du ezerk egiaztatzen:

ez eguzkiak —ahul eta

koloregabe— kristaletan,

ez urrutian abar lausoak

kulunkatzen dituen haize gozoak,

ez zer gertatzen ari ote den begira jartzen naizen

nagitasun geldo

nahigabetuak.

 

Kalera irten, eta begiratzen dut

ulertu gabe.

Zer dute, bada, aurpegi horiek

edozein asteartetan ezin burura daitekeenik?

Akazia margulduaren inguruan suman dabilen txakurra,

ez al da atzoko txakur bera, zoritxarrez?

 

Beste batzuk dira tematzen.

Gaur osteguna dela esaten didate.