Poesia kaiera
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
Angel Gonzalez
1925-2008
 
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
aurkibidea
 

 

Horrelakoak izan ziren

 

Goiza

          —egunkari paperezko

tigre hori—

orroka daukat esku artean.

 

Zalantzazko eta erabaki ezinik,

aharrausi luze batean

ahutz suminkorrak erakutsi,

eta jaiki egiten da:

 

ibaietan edatera doa,

bere bizar odoltsuekin gorriz tindatzera.

Gero haranerantz jotzen du bizkor.

 

Hirurak puntuan jada;

badirudi argiak, atzapar barneragarri horrek,

bertan behera uzten duela bere harrapakina.

 

Baina hori,

                  nork daki?

 

Otseme baten gisan

uzkurturik,

ilunabar-argia zain dago

ilargia noiz aterako

luzaroan ulu egiteko.

 

Horrelakoak izan ziren gogoan ditudan egunak.

 

Besteak,

atzenduta ditudanak

—horrenbeste urte ditut jada!—

ihesi joan ziren larri zauritutako orkatz-emeen antzera.