Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Lehendabiziko gogora ekartzea
Ondo gogoan
daukat
ama.
Haizearen beldurrez zen,
txikia
tamainaz,
trumoiek ikaratu egiten zuten,
eta beti gerren
beldurrez egoten zen
urrunetik,
kanpo arazoetarako ministro guztiek
sinatutako Ituna
azken aldiz
urratu baino lehen.
Gogoan daukat
nik ez nuela ulertzen.
Haizeak
txistuka zeramatzan
zuhaitzen hostoak,
eta kale-garbitzaile alai baten modukoa zen,
eta neskatilak uzten zituen
ilea harrotuta eta osorik,
zangoak biluzik eta errugabe.
Bestalde, gehiegizkoa zen
trumoiaren burrunba, ezinezkoa
ostots hura izurik gabe jasatea,
nahiz eta gero deus gertatu ez:
euriak tximistaren
marrazki bortitza ezabatu,
eta ostadarrak amaiera bukolikoa
jartzen zion hainbesteko zalapartari.
Gerra ere iritsi zen halako uda gaizto batez.
Eta gero bakea, negu are gaiztoago
baten ostean. Orduko hartan, ordea,
haizeak ez zuen eramandakoa itzuli.
Eta euriak ere
ezin izan zituen odolaren aztarnak ezabatu.
Galdutakoa betiko galdurik,
hildakoa atzean gelditu zen behin betiko
hilik.
Horregatik (eta beste hainbat gauzarengatik),
askotan gogoratzen naiz amarekin:
haizeak
gaueko kaleak bereganatzen dituenean:
ateak jo, eta ihes egin, eta kristal
eta abar hautsien arrasto bat
uzten du, hiriak, egunsentian,
atsekabez eta zurbil erakusten duena;
tximistak
airea arrailtzen duenean: zirtakatu,
eta lurrera erortzen da,
ikatz eta su ildoak marraztuz,
katuen bizkarrak laztuz
eta iparrorratzen iparra nahasiz;
eta, batez ere, gerra
hasi denean,
urrun —esaten digute—, eta txikia
—ez dago zertan kezkatu—, urrutiko
lurraldeak hilotz ñimiñoz estaliz,
hilketa urrunez, umezurtz txikiz…