Poesia kaiera
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
Angel Gonzalez
1925-2008
 
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
aurkibidea
 

 

Probintziako hiriburua

 

Teila zikin eguzkitsuen hiria:

ia egiazko zara, ozta-ozta habia,

zurrumurru bat ez besterik, belaze

berde harrituek isuritako kea.

 

Gero badira gizonak, bizitza estutua

zure patu ia eraitsiari atxikiak,

eta zarata artean hazten diren neskatxak,

amodio artean ereinda baleude bezala.

 

Ia guztiei samurki egiten diet so,

eta agureek zure aldiriak alaitzen dituzte

beren adats urdindu bihurriekin.

 

Ni pozik nago, eta, txera handiz,

zaldi gris nahi zintuzket,

hanketan txapaka egiteko.