Poesia kaiera
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
Angel Gonzalez
1925-2008
 
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
aurkibidea
 

 

Kontragindua

(Egun jakin batzuetan alde agertzen natzaion Poetika)

 

Hau poema bat da.

 

Hemen zilegi da

afixak itsastea,

hondakinak botatzea, puxika hustea

eta honelako esaldiak idaztea:

 

Maritxua irakurtzen duena,

Irma maite dut,

Akabatu... (isilunea),

Harea dohainik,

Hiltzaileak,

eta abar.

 

Hau poema bat da.

Eutsiozu zikin ahapaldiari.

Tu egizu haren barruan.

 

Erantzule, amaitzen ez den arratsaldea,

egun honetako asperkizuna,

denboraren ergelkeria deformaezina.