Poesia kaiera
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
Angel Gonzalez
1925-2008
 
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
aurkibidea
 

 

Hori ez da ezer

 

Indar nahikorik bagenu

egur puska bat behar bezala estutzeko,

esku artean bakarrik geratuko litzaiguke

lur apur bat.

Eta are indar gehiago bagenu

lur hori guztizko gogortasunez

estutzeko, esku artean

bakarrik geratuko litzaiguke ur apur bat.

Eta artean ere

ura estutzea posible balitz,

orduan esku artean ez litzaiguke geratuko

ezer.