Poesia kaiera
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
Angel Gonzalez
1925-2008
 
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
aurkibidea
 

 

Atzo

 

Atzo asteazkena izan zen goiz guztian.

Arratsaldean aldatu, eta

ia astelehen jarri zen;

tristurak bihotzak hartu,

eta izu-ikarazko mugimendu argia gertatu zen

bainulariak ibairaino daramatzaten

tranbietarantz.

 

Zazpiak aldera, hegazkin txiki batek

zerua zeharkatu, eta haurrek ere

ez zuten begiratu.

              Hotzera

jo zuen,

kapela jantzita kaleratu zen norbait,

atzo, eta egun osoa

berdina izan zen,

horra hor

zeinen dibertigarria,

atzo eta beti atzo eta horrela orain arte,

kalerik kale ibilian beti

jende ezezaguna,

edo bestela etxe barruan askarian

ogia eta kafesnea, hau

poza!

 

Gaua goiz iritsi, eta piztu ziren

kale-argi hori beroak,

eta inork ezin izan zuen

eragotzi urra zedin azkenik

gaurko eguna,

hain antzekoa

baina

hain ezberdina argiz eta lurrinez!

 

Horrexegatik,

diotsuedan moduan delako,

utzidazue hitz egiten

atzoko egunaz, beste behin ere

atzoko egunaz: inork

lur gainean sekula berriz

ikusiko ez duen egun paregabeaz.