Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Neguko eta udako kantua
Ipar itsasoan negua denean,
uda da Valparaison.
Ontziek sirena jotzen dute Bremengo portuan sartzean, soketan laino
[eta izotz piltzarrak daramatzatela,
bien bitartean balandro eguzkitsuek arrastaka daramatzate Ozeano
[Baretik bainulari ederrak.
Hori aldi berean gertatzen da,
baina sekula ez egun berean.
Zeren, Ipar itsasoan eguna denean
—lanbroek eta itzalek
argi zikinaren hondakinak xurgatzen dituztela—
gaua baita Valparaison
—izar dirdaitsuek
uhin lokartuei gezi zorrotzak jaurtitzen dizkietela—.
Nolatan duda egin elkar maite izan genuela,
zure pentsamendua atzetik zebilkidala
hala nola nire ahotsa zure atzetik —haren ostean,
oso gertu, nire ahoa—.
Elkar maite izan genuen, egia, eta ondo dakit zenbat:
udaberriak, udak, eguzkiak, ilargiak.
Baina sekula ez egun berean.