Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

 

Egun ez urrun batean

planeten talkaren lekuko

izango gara eta zeru diamantezkoa

hondoratu egingo da hobietan.

Orduan lore distirantak jasoko ditugu

eta neoizko izarrak.

Begira, hara hor seinalea, su bat

eseki da zeruan, Jupiterrek

eta Orionek elkar jo dute eta burrunba

izugarrian gizakia non galdu da?

Ezbairik gabe gu bizi garen munduari aski zaio

ufada bat desagertzeko.

Agian oihu bat geldituko da,

lurrarena, zeinak ez baitu bukatu nahi.