Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Sarkofagoak

(fragmento bat)

 

Nora doaz neskatxa kizkurrak

bizkarretan anfora beteak garraio

eta ibilera irmoa hain arina dutenak;

eta han hondoko puntuan

harana alferrik dago ederren zain

zeinak gerizpean baitaude mahasti bateko parralean

mahats mordoak gainean zintzilik kulunkari.

Eguzkia goian doa,

aldapa erdi lausoek

ez dute tindurik: minutu

bigunean argiak jotako naturak

zirkintxoekin hartzen ditu bere kreatura

zoriontsuak, ama ez amaorde,

formen arintasunean.

Lotan dagoen mundua edo existentzia aldaezinaz

harrotzen den mundua, nork esan dezake?,

pasarako gizon horrek, emaiezu

zure ortuko sortatxorik onena.

Gero segi aitzina: haran honetan

ez dago itzalaren eta argiaren segidarik.

Zure bideak gidatzen zaitu hemendik urrun,

ez dago babesetxerik zuretzat, hilegia zaude:

jarraitu zure izarren norabidea.

Agur, beraz, neskatxa kizkurrak,

eraman bizkar gainean anfora beteak.