Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Iparreko hiri batean

 

Eden jatorrizkoaren kopia gisa

orijinalaren kotejoa falta du.

Izatez edozerk balio du. Katagorriek

adar gorenen trapezioetan egiten dute salto.

Umeak urri, bakoitza aita eta ama askorena.

Nahiz ez den hotz, izozte-airea dabil.

Udaberrian azeriengandik edo larrutarako

piztiengandik babestu beharko du.

Horixe kontatu dit hona kasualki iritsitako

nire auto-gidari galiziar edo nafarrak.

Ez doakio demokrazia. Ezta

Villanovako markesari ere.

Begiratzen, pentsatzen, disimulatzen dut. Garesti

ordaintzen da arima modernoa. Saia ninteke.