Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Egunoroko historia

 

Zutik dirauen zientzia bakarra

eskatologia

ez da zientzia bat, eguneroko

gertakari bat da.

Ordezkatuak izan gabe desagertutako

apurrena.

Zer axola apurrek, egiten du marmar

aztiak,

gelditzen dena pastela da, nahiz mutxikatua egon

eta pixka bat  xapaldua ere bai han-hemen.

Zahartze on baten baitan dago dena,

zaporearen mesedetan egingo ditu

hobe ehun urte hamar baino, mila ehun baino.

Zortedunagoa izango da noski,

oharkabean, etorkizuneko dastatzailea

eta “gainerakoa literatura da”.