Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

 

Hurbil itzak ontzi kartoizkoak

moila kiskalira, eta egik lo,

kapitain ttipi: ez itzaala so

belaz nabigatzen duten espiritu gaiztoak.

 

Hontza hegaldan dabil ortuan barrena

eta pisuak dira sabaietako keak.

Iritsi da liparra etetera lan luzearen atsedena:

sekretua arrailduz orain, erauziz gero kolpean.

 

Eta haustura gertatzen da;  zaratarik gabe agian.

Eraiki duenak bere kondena sentitzen du.

Haize-gerizak babestutako ontziarena soilik da ordu.

Lot ezak hire ontzidia hesien erdian.