Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Jainkoaren hizkuntza

 

Baldin jainkoa  bada mintzaira, beste hainbat ere sortu zituen Bata

gero denak nahasteko,

nola egingo dizkiogu galderak eta nola

sinetsiko dugu mintzatu dela eta mintzatuko dela

modu sekulan betirako dezifratu ezinean eta hori

hobe dela ezer baino? Baiki gara

ezer baino hobeak gu

sisibasan geldituak.  Eta ai egunen batean

ahotsak askatuko balira! Mintzairak,

ezereza izan ala ez,

bere amarruak ditu.