Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Euria ari du

 

Euria ari du. Itogin bat da

motozikleten edo

haur txilioen

zaratarik gabea.

 

Euria ari du

lainorik gabeko

zeru batetik.

Euria ari du

greba orokorraren

orduotan

egiten ez denaren gainean.

 

Euri ari du

San Felice

a Ema-ko

zure hilobian,

eta lurra ez da ikaratzen

ez dagoelako lurrikararik

ez gerrarik.

 

Euria ari du

ez geltoki urrutietako

fabula ederrean,

errenta aitorpenaren

gainean baizik,

euria ari du txibia-hezurren eta

txerri-aska nazionalaren gainean.

 

Euria ari du

hemen balkoi irekitik

Egunkari Ofizialaren gainean,

euria ari du Parlamentuan,

euria ari du Solferino kalean,

euria ari du haizeak

paperak harrotu gabe.

 

Euria ari du

Ermioneren faltan

Jainkoak hala nahi badu,

euria ari du ausentzia

unibertsala delako,

eta lurra ikaratzen ez bada

da Arcetrik halakorik

agindu ez duelako.

 

Euria ari du oinbiko primatearen

episteme berrien gainean,

gizaki jainkotuarenean, zeru

gizatartuan, lanjantzian

edo printze-trajean  dauden

teologoen muturretan,

euria ari du protestaren

progresoan,

euria ari du work in regress-aren gainean,

euria ari du

hilerriko altzifre

gaixoetan, tantak ari dira

iritzi publikoan.

 

Euria ari du baina zu agertzen zaren tokian

ez dago ez urik ez atmosferarik,

euria ari du zeren zu ez bazara

ez dago ausentzia baino

eta ito dezake.