Aurkibidea
Aurkibidea
Hitzak
Hitzek
esnatzen badira
ostatu erosoena
baztertzen dute, Fabriano
papera, tinta
txinatarra, ezkutuan gordeko
dituzten larruzko
karpeta edo belusezkoa;
hitzak
esnatzen direnean
fakturen ifrentzuan
pausatzen dira, loteriako
billeteen ertzetan,
eztei eta hiletetako
jakinarazpenetan;
hitzek ez dute
ezer hoberik eskatzen
eskuko Olivettiaren
teklen nahasmena baino,
atorraren patriketako iluntasuna,
zakarrontziaren hondoa
bil-puskak egindako paperekin;
hitzak
ez dira zipitzik ere pozten
neskanarrasen gisa kanpora boteak
izateaz ezta txaloen eta
desohorearen zaratarekin
onartuak izateaz ere;
hitzek
nahiago dute ametsa botilan
destaina baino izateagatik
irakurriak, salduak,
baltsamatuak, hibernatuak;
hitzak
denonak dira eta alferrik
gordetzen dira hiztegietan,
ez baita falta zerririk
trufa putz-kirastsuenak eta
arraroenak lurgaineratuko dituenik;
hitzek
itxaro eterno baten ondoren
uko egiten diote
behin bakarrik esanak
izateari
eta gero bere egin zituenarekin
hiltzeari.