Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Annecyren lakua

 

Ez dakit zergatik nire oroitzapenak

Aneccyren lakura zaitu lotzen,

zu hil baino urte batzuk lehenago bisitatu nuenera.

Orduan ez zintudan gogoratu, gaztea nintzen

eta nire zoriaren jabe nintzela uste nuen.

Oroitzapen hain lurperatu batek

nola kolpean jauzi egin dezakeen, ez dakit; segurki

zuk zeuk lurperatu ninduzun zeuk jakin gabe.

Orain bizirik berragertu zara eta ez zaude hemen.

Galde egin dezaket zure barnetegiaz,

neskatxak ikusi ilaran irteten,

zure pentsamendu bat aurkitu

bizirik zeundenekoa eta nik pentsatu gabea.

Egun, jada alferrik denean,

aski zait lakuaren argazkia.