Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Munduaren forma

 

Munduak mintzairaren egitura badu

eta mintzairak adimenaren forma,

adimena ez da ezer edo ia ezer

bere betealdi eta hutsuneekin eta ez gaitu errotzen.

 

Hala mintzatu zen Papirio. Ordurako ilun zen

eta euria ari zuen. Jo dezagun babesera,

esan zuen, eta pausoa bizkortu zuen ohartu gabe

eldarnioaren mintzaira zela berea.