Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Memoria

 

Memoria genero literario bat izan zen

artean eskritura jaio ez zenean.

Gero kronika eta tradizio bilakatu zen,

baina  hilotz-kiratsa zerion ordurako.

Memoria bizia memoria betidanikoa da,

ez da gogamenean sortzen, ez da han hondoratzen.

Izaeradunari buruan itsasten zaio lanbrozko

aureola baten gisa. Desagertu zen jada, dudan da

itzuliko den. Bere baitaz ez dauka beti

memoriarik.