Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Elkarrizketa

 

“Gizakia historian badago ezdeusa delako da.

Historia marché aux puces bat da eta ez sistema bat.”

“Probidentzia eta sistema dena bat dira

eta gizakia da Probidentzia duena”.

“Beraz probidentziala da

kiratsa ere”.

“Kiratsa positiboaren negatiboa da,

gizakia da haren ifrentzua jariatzen duena”

“Beti bildua baina bere hil oihalean”

“Sistema hirukoitzak

gaizkia jariatzen du eta jaurtitzen,

bikoitzak aldiz berarekin herrestan eramaten”.

“Baina ternarioak bitrinan gordetzen du

eta irabazten badu gurtu egiten du”.

                                  “Vade retro,

Satana!”.