Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Iritzia

 

Nire lehen haixealdien sasoian

Iritzia ez zen artean jaio.

Orain nonahi dager, ikusia dute

lehen mailako eskoletan ere.

Gero eta iritzigai urriagoa da inork entzuten ez duen

Mesias bat topatu izana esaten duena ez ezazue pentsatu.

Bizitzak ez dauka egiteko handirik

gizonarekin eta are gutxiago ideiekin.

Eta hortik aurrera zer egin lezake bizitzak?

Ez da ezer ondorioztatzen  hemen mintzagai ditugun

mirari motetatik.

Izango da badakienik baina ahoa

iltzatuta dauka eta ez da mintzatzen.