Aurkibidea
Aurkibidea
Nire ordulari suitzarrak denbora
bere gisara dastatzeko grina zuen.
Eta hala gertatu zen
5ak zirelarik artean eta ez 6ak
ni San Marco kafetegian eseri nintzenean.
Txikikeria zirudien, agian baita zorte-kolpe bat ere
hitzorduaren luzapen delakoa,
nahiz berak itxaroak ez zituen gogoko,
baina haren zurbiltasuna laster bihurtu zen nirea.
Zenbat luzatu behar du (ustez) azkeneko
agurrak? Ez dago Erotikako eskulibururik
jainko baten desagerpena duinki
ilustratuko duenik. Halako egoera batean,
ordulariak aurreratzea edo atzeratzea
ez da muntakoa.