Aurkibidea
Aurkibidea
Loria edo kasik
Ginebran Nazioarteko Jardunaldi
zorionez desagertuetan bazen besaulki bat
beti hutsa eta bertan etiketa bat zioena
Erreserbatua Afrikan Spir-en
alarguntsarentzat.
Antzeko etiketak agertzen dira
mundu erdiko besaulkietan
ikusia dudan bezala Eco di Mazara del Vallo-ko
edo Diario de Pamplonako orrialde jantzietan.
Iruditzen zait niretzat ere pentsatuko zutela
halako azpilanen bat ezkongeak baztertzen ez dituena.
Ezagutzeko ohorea izan nuen
Afrikanen emazte harrigarri hark baztertu izan balu baztertu beharrekoa,
senarra poztuko zen segurki,
oso zen-eta nihilista zentzu filosofikoan ezen ez politikoan,
Ez zuen bere burua baliogabetu. Haren emaztearen lan
penagarriaz gainera hor daude nonahi
liburu tzar horiek, Entziklopediak, zeinetan S letran agertzen baita
izen bat emaztearen ibilerarik gabe ere,
eta pozjario gutxirekin bere aldetik, lortuko zukeen
denboraren gainetik flotatzea.