Poesia
(Italian)
Mendearen oilaritetik eztabaidatzen da
poesia barruan edo kanpoan dagoen.
Estreina barruak irabazi zuen, gero kanpoak
kontraeraso latza jo zuen eta urte askoren ostean
forfait batera heldu dira,
baina ez du askorik iraungo kanpoa
armatu egin baita oinetatik zimetaraino.