Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

 

Bizitzak zabu egiten du

goienendik beherengora

bigarrenarekiko

aldaro halako batez.

Gehiago jakingo dugu

hauteskunde azkenen ondoren

han goian egingo direnak

edo hemen behean edo inon ez,

hautatuak izan ginelako

guztiok

eta hala izan ez dena

hobeto dago hemen behean

eta konturatu orduko

berantegi da

les jeux sont faits

dio croupierrak azkeneko aldiz

eta haren koilaratzarrak

kartak jasotzen ditu.