Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Sumina

 

Sumina gizakia bezain zaharra da

baina uste zuen helburu bat zeukala.

Orain askitzat du bere burua. Aurrerapauso bat da,

baina ez nahikoa. Gizakiak, nahiz

oinbikoa izaten jarraitu, beste piztia

bat bilakatu behar du. Orduan soilik

izango da, lau hankako piztiak bezala, ez-kaltegarria

beste baten erasorik gabe. Urte batzuk beharko dira

edo milaka urte. Begi-kliska bat da.