Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Arte povera

 

Asto-euskarrian eginiko pinturak

sakrifizioak dakarzkio

egileari eta neke erantsia beti

hura erosi eta gero non eseki ez dakienari.

Hainbat urtetan ez ditut ehiza-lekuak baino pintatu

hegazti sareratuekin,

paper urdin azukretuan edo bilgarri kanelatsuan.

Ardoa eta kafea, hortzetako pastaren arrastoak

hondoan itsasoa edergarri ikusten bazen,

horiexek tintak.

Erabili nituen hautserrea eta

cappuccino-kondarrak ere Saint-Adressen, Jongkindek

bere argi izoztuak aurkitu zituen leku berean

eta lanok  zelofanaz eta alkanforraz babestu ziren

(arrakasta eskasarekin).

Nigan zegoen ezerezetik bizirautea lortu duen

nire partea da, zu zinen guztitik,

konturatu gabe.