Aurkibidea
Aurkibidea
Irabaz dezala txarrenak
esan zuen bere izena isildu behar den Hark,
baina gero zalantzak hartu zuen
eta haren diktat-ak zuloak utzi zituen nonahi.
Garailea garaitua
bizia hila astoa eta jakituna
harremanetan daude ukondoz ukondo
hobe esan ez daude hain elkar hartuta
edo hitzak saihestu egiten duen
beste leku batean daude.