Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Udaberriko murmua

 

Bahiketen sasoia da

gomendatzen da ez irtetea bakarrik

arratseko orduak dira arriskutsuenak

baina saihestu, jakina, egunargikoak ere

judo eta karate maisuek

pagotxa zerutiarra dute

jostunek pistolen kontrako

jakak dituzte egiten

seme-alaben gurasoak eskolara doaz

gurasoen seme-alabak ez hainbeste

gure zibilizazioak bere asea jo du,

barkatu galizismoa, mozalak puskaturik

hizkuntzak askatu dira ez dute frenurik.