Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Errepertorioa

 

Oroimenaren

errepertorioa higatua dago: larruzko maleta bat,

hainbat ostatutako tiketak zeramatzana.

Oraindik geratzen zaizue pegatinaren bat

askatzen ausartzen ez naizena. Maletazainek,

gauzainek, taxistek egingo dute.

 

Zure oroimenaren errepertorioa

zuk zeuk eman zenidan alde egin baino lehen.

Lurralde askoren izenak zeuden, egonaldien

datak eta finean orri zuri bat,

baina eten puntuekin… kasik iradokitzeko,

hori posible balitz, “jarraituko du”.

 

Gure oroimenaren

errepertorioa ezin liteke imajinatu

bitan banatua aizto batez. Folio bakarra da

seiluen, urraduren eta odol tantaren baten arrastoekin.

Ez zen pasaporte bat, ezta zerbitzu onaren agiri bat ere.

Zerbitzatzea, zerbitzatua izatea barne, bizitza litzateke oraindik.