Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Gure garaiaren gorazarre

 

Ezin liteke gehiegi hanpatu

munduaren inportantzia

(gurearena, esan nahi dut)

seguru asko bakarra

non posible den artearekin

erailtzea eta baita arte-lanak sortzea

ere bizitzera deituak

goiz bateko iraupenez, nahiz orain milurte asko

eginak izan edo are lehenago ere. Ez, ezin da

nahikoa goretsi. Soilik da

presa hartu behar dugula

zeren baliteke-eta

apologo ezagun batek dioen bezala

ez egotea urrun igela

neurriz kanpo puztuko den ordua.