Aurkibidea
Aurkibidea
Sigi-sagaka
Harean etzan eta hausnarrean nago.
Coboldo apaiz badaezpadako baten
prosa dut irakurgai. Baina pentsamendua urrutira doa.
Konstantzako Kontzilioa bukatu eta bi mendera
Ingalaterrako par batek, poeta eta putanerra bera,
hiltzeko zorian zegoela
betirako bizitza ukatu zuen irmoki
eta gero konbertitu egin zen
atsegin emateko aitorleari,
konberti zedila agindu zion emazteari,
ordurako deskonbertitua bera,
beste konfesio batera pasatu zen,
eta konbertituko zituen zirenak eta ez zirenak ere
auziari amaiera emateko.
Orain eguzkia benetan ari da sartzen.
Sakonean Coboldo dontsua ez dago hain erratua.
Egun ez dugu elkar hiltzen txalo eta festen erdian.
Beste modu batzuk aukeratu dira. 120 kristau
konfesio daude eta dirudienez gutxi dira.