Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

68aren akabera

 

Ilargitik begietsi dut, edo kasik,

planeta apala bere baitan dituena

filosofia, teologia, politika,

pornografia, literatura, zientzia

agerikoak eta ezkutuak. Bertan dago gizakia ere,

eta ni horien artean. Eta dena da oso estrainioa.

 

Ordu gutxi barru ilunduko du eta urtea

amaituko da suzirien eta xanpainaren

eztanden artean. Agian lehergailuen edo are okerragoen artean,

baina ez hemen ni nagoen tokian. Norbait hiltzen bada

inork ez du haren axolarik baldin bada

ezezaguna eta urrutikoa.