Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Mediterraneoa

(fragmento bat)

 

Antzinako,  horditurik nauka

zure ahoetatik irteten den ahotsak,

zabaltzen direnean kanpai berdeen gisa,

eta atzerako indarra hartu eta gero, desegin.

Auzo zenuen nire uda

urrunen etxea, badakizu,

eguzkiak kiskali egiten duen lur hartan

eta eltxoek airea lainotzen.

Orduan bezala harritzen naiz zure aurrean,

itsaso, baina ez naiz duinagoa sentitzen

zure arnasaren kargu hartze

hotsandikoaren aurrean. Zuk esan zenidan estreina

nire bihotzaren hartzigarri txikia

ez zela zurearen lipartxo bat baino;

nire hondoan zure lege arriskutsua zegoela:

zabala eta ugaria eta, aldi berean, egonkorra izatea:

eta zametatik libre gelditu nahi dut

zuk kortxoen algen  itsas-izarren  artean

hondartzetara jaurtitzen dituzun bezalaxe

zure abismoaren hondakin alferrikakoak.