Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Aspasia

 

Gau beranduan gizonak

haren gelan sartzen ziren

leihotik. Beheko solairuan zegoen.

Aspasia deitu nion eta poztu egin zen.

Gero joan egin zen. Tabernari izan zen, ile-apaintzaile eta beste.

Bakanetan topatzen nuen.

Halakoetan Aspasia! deitzen nion ozen

eta hark gelditu gabe irribarre egiten zuen.

Adin bertsukoak ginen, aspaldi hila izango da.

Infernuan sartzerakoan, ia usadio hutsez,

Aspasia egingo diot oihu irribarre dagien lehen itzalari.

Berak aurrera egingo du naturalki. Inoiz

ez dugu jakingo nor izan zen eta nor ez

tximeleta hura apenas zeramana

nik asmatutako izen bat baino ez.