Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Suntsipenaren aroa

 

Eromena izan ote zen gertakariak

gidatu zituen eskua edo autosuntsiketaren irrika

ez dut sekula ulertu.

Pupurri honetan gizakiak

gauzen irla nahastu du. Galdu zuen

helburua eta dena zalantza bihurtu du.

Duda-muda gelditu da haren urratsak gidatzen.

Egun batean joko miresgarriaren egileak

esango du: aski da, amaitu da bidaia.

Eta bitartean denbora aletzen doa beti garratza izan ohi den

bizitzaren errealitate suntsitua.