Motiboak
Agian ez zen alferrik
hainbeste neke
hainbeste min.
Eta agian horixe
pentsatzen du gutaz eta bere buruaz
zozo-aizun ekialdekoak
bere kaiolan txistuka
eta gure ahotsa imitatuz.
Bada txistu gehiago
eta txistu gutxiago egiten duenik
baina hori ere humanoa da.