Itsas ibilbidea
Aire-ufada hazten ari, ilunpea mila puskatan hautsi da
eta oholesira bidaltzen duzun itzala
kizkurtu da. Beranduegi
zu zeu izan nahi baduzu. Arraun-palatik
murgil dagi saguak, txinparta metxa-puntan dago,
zure soaren betile luze-luzeen gainean.