17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

LOTAN BAINA LOAK HARTU GABE

 

 

Lotan baina loak hartu gabe

hurbiltzen naiz su batera.

Ezagutzen ez dudan jendea inguruan.

 

Suak ez du berotzen, ez du erretzen.

Eta bere barrura sartzen uzten nau.

Han barruan dago Tropikoko basoa.

 

Sugeak dabiltza lurrean,

erleen argizarizko azala dute.

Alabaina, ez dute usaintzen.

 

Hegaztiak ikusten ditut airean,

koloretsuak, luma luzeekin, zerua margotzen.

Bati jarraitu diot begiradaz.

 

Gauera eraman nau, erraz.

Han izarrak baino ez daude, itzaltzen.

Izarrak ez, dortokak dira, arrastoak

 

uzten dituzte hondar beltzean.

Nire oinek ez dute aztarnarik lagatzen.

Ez dut oinik, gorputzik ere ez, desagertu egin naiz.