17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

DON JUAN
(zirriborroa)

 

 

Ogibidez konkistatzaile,

Don Juan Oņatek ez zuen atsedenik hartu

inguruko indiar guztiak menderatu arte.

 

Hala eta guztiz ere,

indiarrek entzun txarrekoak

izaten jarraitzen zuten.

Hamalau soldadu hil zituzten behin.

 

Don Juanek mendekua agindu zuen;

han zehar zebiltzan

hamalau indiar harrapatu eta

hanka bana moztu zien.

 

Argi utzi nahi zuen ez zuela gupidarik izango

beste erasoren bat gertatuz gero.

 

Gaur egun, mende batzuen ostean,

Don Juanen irudi handi bat dago

Santa Fe hiriko plaza batean.

Zaldizko estatua bat.

 

Bere buruaz ziur dagoela ematen du.

 

Tira, hanka bat moztu ez baliote.