17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

IZEKO KONTALARIA

 

 

Zuretzat dena da gu. Nirik ez dago.

Zuretzat dena da familia,

lagunartea, herria. Dena da gu.

Ez dituzu ondasunak maite,

arropak, dotoreak,

baina gutxi eta ez garestiak.

Benetako bitxiak beste gauza batzuk dira,

gure aurrekoen milaka istorioak,

nola gertatu zen dena

mundua mundu denetik ia.

Kontuak dira zure altxorra.

Eta duintasuna.

Zer geratzen zaio galtzaileari bestela?

Zuk ekarri zenuen lehendabizi etxera

Arestik euskarara itzulitako Internazionala.

Sariak irabazten hasi nintzenean,

esan zenidan, “ez ahaztu gu beti pobreak

izan garela, langileak”.

Ba, horixe naiz, izeko,

idazketaren langilea.

Ni ez naiz ezer,

ez dut asmatu ezer.

Zuk esandako istorioak

kontatu baino ez dut egin.

Zure ipuin amaiezinak.