17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea
Erosi: 17,10
Ebook: 3,63
 

 

HANDIA ZINEN

 

 

Handia zinen ama, handi ikusten zintudan.

Handia gorputza, handiak besoak,

begiak ere handiak.

 

Argi leuna dut gomutan,

umetoki barrukoa hala.

Ni jolasten lurrean, zu sukaldean.

 

Oroitzapen lausoa da lehena,

argia, hotsa eta formak,

forma ez marraztuak.

 

Lokartzen nintzen ezkaratzetik

zetorren zurrumurruarekin.

Zuen berbaroa zen.

 

Ez nuen ezer ulertzen,

baina lasaitzen ninduen

han zeundetela jakiteak.

 

Gizonek beldurra ematen zidaten,

oihuek, keinuek, usainak.

Beti ikaratu izan naute.

 

Baina zuk ez, ama.

Argi leuna zen zurea,

umetoki barrukoa hala.